Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3738

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 30ekoa, Lurralde Plangintza eta Uren sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura gehitzeko dena. Agindu horrek industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazten zituen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduaren bidez, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntza-eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazten ziren.

Aipatutako Aginduaren 1. artikuluan, aurreko paragrafoan aipatutako laguntzak emateko aurrekontu-zuzkidura bat ezartzen zen. Zuzkidura hori 1.280.000 eurokoa zen eta honela banatuta zegoen: 80.000 euro 2011ko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2012ko ekitaldirako.

Bestalde, aipatutako Aginduaren xedapen gehigarriak ezartzen du 1. artikuluan esleitutako guztizko zenbatekoa aldatu ahal izango dela, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan izanda eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrekontua burutu ondoren agortu gabe geratzen den aurrekontu eskuragarriaren arabera.

Kontuan izanda, aurkeztutako laguntza-eskaeren guztizko kopuruak gainditu egiten duela aurrekontu-zuzkidura, horrenbestez, bidezkoa da aipatutako laguntzei zuzendutako zenbatekoa gehitzea, guztizko kopurua 1.968.622,60 eurokoa izango da eta honela banatuko da: 168.622,60 euro 2011ko ekitaldirako eta 1.800.000 euro 2012ko ekitaldirako.

Goian adierazitakoari jarraituz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2011ko martxoaren 9ko Aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzetara zuzendutakoa, guztira 1.968.622,60 eurora zabaltzea. Kopuru hori honela banatuko da: 168.622,60 euro 2011ko ekitaldirako eta 1.800.000 euro 2012ko ekitaldirako.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jakitera emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 30a.

Lurralde Plangintza eta Uren sailburuordea,

Ignacio ACHUCARRO ARRUABARRENA.


Azterketa dokumentala