Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
3739

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2011ko martxoaren 28koa, Kulturako sailburuarena, Sukarrietako Begoñako Andra Mari Haur Kolonia (Bizkaia) monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun deklaratzen duena, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

2011ko apirilaren 26ko EHAAn (78. zenbakia) argitaratu zen Kulturako sailburuaren 2011ko martxoaren 28ko Agindua, zeinek Sukarrietako Begoñako Andra Mari Haur Kolonia (Bizkaia) monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun deklaratzen baitu, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean. Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira honen bidez.

2302 (7) orrialdeko lehenengo paragrafoan, honela dio:

«78.000 m²-ko lurzati bat okupatzen du, Busturia eta Sukarrieta artean, (...),»

eta honela esan behar du:

«48.000 m²-ko lurzati bat okupatzen du, Busturia eta Sukarrieta artean, (...).»


Azterketa dokumentala