Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
3740

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 219/11 prozeduraren ondoriozkoa.

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen agintaritza: Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Erabakiaren gaia: goian aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Cristian Adolfo Enriquez Michel, demandatu gisa.

Helbidea: bizileku ezezaguna.

Epatzearen xedea: demandatu den aldetik, aipatu judizioan agertzea, demandari idatziz erantzun diezaion. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko ebazpenarena erantsi dira.

Ondoko epaitegian agertu behar dute: epaitegi honetan bertan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatzeko agiri honen egunaren biharamunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Agertu ezean, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin ostean ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 496. eta 497. artikuluak -PZLb-).

2.- Prokuradore bitartez agertu beharko duzu judizioan, abokatu baten laguntzarekin (PZLb, 750. artikulua). Baliabide ekonomikorik ez baduzu, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzea eska dezakezu. Bestalde, abokatua, prokuradorea edo biak izenda diezazkizuten nahi baduzu, epatzea egin ondoko hiru eguneko epearen barruan eskatu beharko duzu.

3) Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Balmaseda (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 23a.

Cristian Adolfo Enriquez Michel dagoen lekua ezezaguna denez, epatze-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Balmaseda (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala