Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3741

EDIKTUA, 680/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 680/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander SA.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Adolfo Eneko Acha Villar eta Bizkaia Servicios Domésticos SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horren gainean epaia eman da 2011-06-10ean, zeinen epaitza ondokoa baita:

Osorik baietsi dut Rafael Eguidazu Buerba prokuradoreak Banco Santander SAren izenean eta ordez jarritako demanda, Bizkaia Servicios Domésticos SL eta Adolfo Eneko Acha Villarren aurkakoa -auzi-iheslariak biak-. Horregatik,

a.- Suntsitutzat deklaratzen dut finantza-errentamenduko kontratu hau (leasing): 807347.

b.- Demandatukideak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan 5.426,46 euro ordaintzera, baita prozedura honetan sortutako kostuak ere.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan zainpean jarri beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4.708. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbatekoa zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Adolfo Eneko Acha Villar eta Bizkaia Servicios Domésticos SL demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala