Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
3742

EDIKTUA, 987/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 987/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander SA.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Demandatua: Sara Romero Borja.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan 2011ko otsailaren 3an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

Guztiz baiesten dut Banco Santander SAk prozesuan duen ordezkaritzak Sara Romero Borjaren aurka aurkeztutako demanda, eta:

1. Bi aldeek izenpetutako 7905570 zenbakiko errentamendu kontratua -finantzazkoa ez dena-suntsitutzat deklaratzen dut.

2. Demandatua kondenatzen ditut, halaber, 2916-GDV matrikula duen Renault Clío ibilgailua itzultzera; beraz, auzi-jartzailearen esku utzi beharko dute berehala.

3. Zorrean izan eta ordaindu ez dituen kuotengatik demandatzaileari 4.912,49 euro eta kontratuz hitzartutako kalte-ordaina ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

4. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan zainpean jarri beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4751. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbatekoa zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sara Romero Borja demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala