Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3743

EDIKTUA, dirua erreklamatzeko bideratutako 1144/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1144/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Tames.

Demandatua: Daniel Tadeo Maldonado.

Gaia: judizio arrunta. Diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2011ko maiatzaren 31n, eta honako hau da bere epaitza:

«EPAITZA

Baietsi egiten dut Santiago Tames Alonos auzitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Daniel Tadeo Maldonado jaunaren kontrakoa. Hori dela eta, demandatu hori kondenatu egiten dut 3.859,46 euro ordaintzera, gehi zenbateko horren itundutako % 17,25ekoak interesak (84,57 euro), kreditu-kontua itxi zen egunaren biharamunetik (2009-09-25) demanda aurkeztu zen artekoak. Judizioan sortutako gastuak eta kostuak alderdi demandatuari berariaz ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274 - 1855 0000 04 114409. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbatekoa zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Daniel Tadeo Maldonado demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena probintziako aldizkari ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 497. 2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala