Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3744

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 350/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 350/11 jabari-espedientea bideratu dela, Laguardiako Udalak eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

«Landa-finka. Lehorreko zereala lantzeko lursaila da, eta Villalban dago, Laguardiako Udal eta Herriak (Araba).

Mugak: iparraldean, Jose Uzquiano (lurzatiak biltzeko 57 zenbakiko finka); hegoaldean, Milagros Garcia de Olano (lurzatiak biltzeko 60 zenbakiko finka); ekialdean, Eugenio Anguiano (lurzatiak biltzeko 59 zenbakiko finka); eta mendebaldean, Villabarako bidea.

Hogeita hamar area eta hogei zentiareako azalera du tituluaren arabera, zatiezina.

Katastroko erreferentzia, 31 Udala, 22 Poligonoa, 58 partzela.

Laguardiako (Araba) Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: Laguardiako 769 liburukia, 98 liburua: 165 folioa; 12.656 erregistro-finka; 1. inskripzioa, 1980ko abenduaren 20koa, Dionisia Albeniz Balzaren izenean».

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak eragin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Zitazioa egiten zaie Dionisia Albeniz Balzaren jaraunsle ezezagun posibleei, lehen aipatutako epean espedientean ager daitezen, euren eskubideen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 13a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala