Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
3747

IRAGARKIA, Gasteizko IES Lakua BHI ikastegi berria eraikitzea helburutzat duen obra-kontratu administratiboa formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: C01/004/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C01/004/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Gasteizko IES Lakua BHI ikastegi berria eraikitzea.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hamaika milioi ehun eta laurogeita bederatzi mila seiehun eta berrogeita zortzi euro eta berrogeita hamalau zentimo (11.189.648,54), BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Esleitzeko eguna: 2011ko maiatzaren 5a.

b) Burutze-data: 2011ko ekainaren 8a.

c) Kontratista: Vías y Construcciones SA.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: zazpi milioi berrehun eta hogeita zazpi mila hirurehun eta laurogeita hamahiru euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (7.227.393,99), BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 15a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala