Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2011ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3751

EDIKTUA, 2011ko martxoaren 31koa, Laneko zuzendariarena; honen bidez, 06.0180.48.01.02.01 errekurtsoari buruz emandako ebazpena jakinarazten zaio Construcciones Langai 2000 SL enpresari.

Katrin Begoña Iturrate Zamarripa, Laneko zuzendariak

Jakinarazten dut: 589/06 arau-hauste aktaren arabera «Construcciones Langai 2000, SL», enpresari irekitako 06.0180.48.01.02.01 espedientea amaituta, ebazpena eman da. Ebazpen horren bidez erabakitzen da ezetsi egiten dela adierazitako arau-haustearen aktan jasotako zehapen proposamena (06.0180.48.01.01.02 espedientea), zein «Construcciones Langai 2000, S.L.» enpresari jarri baitzaio. Ez zaio zehapenik ezartzen enpresari.

Aipatutako enpresa horri Ebazpenaren berri jakinarazten ahalegindu gara, jasota genuen bere azken helbidera zuzenduta (Juan Bautista Zabala, 12, 3, 6. atea, 48991 Algorta, Bizkaia), baina ezin izan da jakinarazpena helarazi; beraz, ebazpena jakinaraziko zaio interesdunari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta jakinarazten zaio ezen, ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio bidea, eta bere kontra interesdunak gorako errekurtsoa ezar lezakeela, bere lurralde historikoko Lan Ordezkaritzaren bidez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Laneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, eta 30/1992 legeko 114. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ondorioetarako.

Honako ediktu hau argitaratuko da, gorago aipatutako enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 31.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala