Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6297

266/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuko 9211 Programan («Espainiako sektore publikoarekiko finantza-harremanak») diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 Programan («Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa») 1.478.377,12 euroko kredituak gaitzen dituena.

Hezkuntzako Ministeriotik 238.453,46 euroko diru-sarrera gehigarriak lortu dira, eskumen profesionalak ebaluatzeko prozedura finantzatzeko, zein «Acredita» programan jasotzen baita.

Hezkuntzako Ministeriotik 30.124,66 euroko diru-sarrera gehigarriak ere lortu dira, Euskal Autonomia Erkidegoak Spainskills eta Worldskills lehiaketan parte hartzearen ondorioz eragindako jarduerak finantzatzeko.

Konpromiso zehatza dago, halaber, Hezkuntzako Ministeriotik 1.209.799 euro jartzeko, hain zuzen ere, berrikuntza aplikatuko proiektuak burutzeko eta hezkuntza-sistemako lanbide prestakuntzako ezagutza transferitzeko. Diru-laguntza jasoko duten zenbait proiektu EAEko hezkuntza ikastetxe publikoei dagozkienak dira.

Kreditu horiek gaitzeko eskatu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 1.478.377,12 euroko zenbatekoz.

Horregatik, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz gaitu egiten dira aipatutakoak. Azken dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zen, eta arautu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazio eta Partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu erregimena.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko azaroaren 20an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

(Ikus .PDF)

«Acredita» programan jasotako eskumen profesionalak ebaluatzeko prozedura finantzatzea da fondoen helburua.

2. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoak Spainskills eta Worldskills lehiaketan parte hartzearen ondorioz eragindako jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funts horiek.

3. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

(Ikus .PDF)

Funts horiekin berrikuntza aplikatuko proiektuak burutzea eta hezkuntza-sistemako lanbide prestakuntzako ezagutza transferitzea finantzatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.


Azterketa dokumentala