Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6299

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Haren bidez, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zaio.

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Eduardo José Portero Delgado jaunak, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA enpresaren izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko Entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA enpresak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea Euskal Autonomia Erkidegoan dituen zentroetarako, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak -emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuen- ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena.- Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA enpresak aitorpena erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.- Ebazpen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.


Azterketa dokumentala