Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6303

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak eskatu du Miguel Ángel Lombillo Eletxigerrak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz sortutako 390/2011 prozedura laburtuan interesdun direnak epatzeko. Errekurtso hori Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendatik izangaiak baztertzeari buruz 2010eko abuztuaren 18an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Prozedura honetan interesdun direnak epatzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epean aipatu prozeduran demandatu gisa aurkeztu daitezen, betiere euren interesen alde egiteko egoki irizten badiote.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 23a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala