Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6304

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Agindua aplikatuz hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa argitara ematekoa (Udalaguntza-2011).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa arautzen da.

Honako hauek aztertu dira: aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak eta 2011ko uztailaren 13ko Aginduaren zazpigarren artikuluaren arabera eratutako Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Ondorioz, deialdi-aginduaren ebazpen gisa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eranskin horretan zehaztutako zenbatekoa ematea, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko.

Bigarrena.- Finantzaketarako aukeraturiko ikastetxeen titular diren udalek 2011ko uztailaren 13ko Aginduaren hamaikagarren artikuluaren arabera jasoko dute esleitutako diru-kopurua.

Hirugarrena.- II. eranskineko zerrendetan azaltzen diren udal eta ikastetxeen eskaerei ezezkoa ematea, deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzeagatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatu denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala