Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Osasun eta Kontsumo Saila
6309

272/2011 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzen duena.

Otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren bitartez, sozietate publikoetako eta zuzenbide pribatuko entitate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautu zen. Dekretu horren 3. artikuluan ezarri zenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak zuzenbide pribatuko entitate publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartuko du dekretu baten bidez, entitate horiek atxikita daudeneko sailetako titularrek proposatu ondoren. Dekretu horretan, halaber, honako hau esaten da: Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu behar dituen proposamenak erabaki bidez hartuko dituzte, urtero, zuzenbide pribatuko entitate publikoetako eta sozietate publikoetako organo artezkariek edo administrazio kontseiluek; erabaki horietan, bestalde, dekretu horren ondorioetarako zuzendaritza-taldekidetzat zein kargu edo lanpostu jotzen den zehaztuko da.

Agindutakoa betetzearren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren Administrazio Kontseiluak, zenbait erabaki hartzerakoan, aipatu postuen zerrendetan aldaketak eragin ditu, hain justu ere honako kausak direla-eta: zerbitzu-erakunde berriak sortzeak ekarritako aldaketak, eta lehendik zirenak eraldatzea edo iraungitzea; betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean hartarako arauekin bat etorriaz eta bai aipatu erakunde publikoaren estatutuekin ere.

Azken baten, Dekretu honek eguneratu egiten ditu zuzendaritza-taldekideen zerrenda, eta indarrik gabe uzten dut maiatzaren 10eko 92/2011 Dekretuaren bidez egindako lehengo deklarazioa, betiere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiek zehazten duten legez. Era berean, eta kontuan hartuta Osakidetzako Administrazio Kontseiluak ez duela horretaz iritzirik eman, indarrean mantentzen da 2005eko urriaren 27ko Osatek, SA Sozietate Publikoko Administrazio Kontseiluaren Erabakia, -otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako- sozietate horretako zuzendaritza-taldekidearen kargua zehaztu zuena.

Esandako guztiaren ondorioz, ente publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrendari dagokionez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiak ikusirik, eta, 2011ko abenduaren 20an egindako batzarrean, Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzea, xedapen honi erantsitako eranskinean zehaztutakoaren arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren zuzendaritzakoen zerrenda onartzen duen 92/2011 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, indargabetu egiten da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

ABENDUAREN 20KO 272/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde bakoitzean zerrendatzen diren lanpostuen titularrak dira ente publiko horretako zuzendaritza-taldekide, honekin bat:

AUTONOMIA ERKIDEGOAREN LURRALDE-EREMUA

1.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

- Zuzendari nagusia.

- Asistentzia Sanitarioko Dibisio Korporatiboko zuzendaria

- Ekonomia eta Finantzako Dibisio Korporatiboko zuzendaria

- Giza Baliabideetako Dibisio Korporatiboko zuzendaria

2.- Emergentziak (Emergentzietako Lurralde Unitateak):

- Emergentzietako zuzendari gerentea

- Emergentzietako Kudeaketako zuzendaria

3.- Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

- TGEEZko zuzendari gerentea

- TGEEZko Kudeaketako zuzendaria

4.- Osatek SA.

- Zuzendari gerentea.

ARABAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

1.- Arabako Unibertsitate Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 1MO

- Zuzendari medikoa, 1MO

- Gerentziako zuzendariaren albokoa, 1MO

- Erizaintzako zuzendaria, 1MO

- Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaria.

- Giza Baliabideetako zuzendaria, 1MO.

* 2012ko ekainaren 30era arteko epean zehar honakoei eutsi ahal izango zaie: Zuzendari medikoa, 2MO postua; Zuzendari medikoa, 3MO postua; Erizaintzako zuzendaria, 2MO; eta Erizaintzako zuzendaria, 3MO.

2.- Lezako Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 4MO

- Erizaintzako zuzendaria, 4MO

- Zuzendari gerentea, 4MO

3.- Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

- Zuzendari gerentea, 4MO

- Zuzendari medikoa, 4MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 4MO

- Erizaintzako zuzendaria, 4MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 4MO

5.- Arabako Eskualdea:

- Zuzendari gerentea, LMA

- Zuzendari medikoa, LMA

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, LMA

- Erizaintzako zuzendaria, LMA.

- Pertsonaleko zuzendaria, LMA

BIZKAIKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

1.- Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 1MO

- Zuzendari medikoa, 1MO

- Zuzendari zientifikoa, 1MO

- Erizaintzako zuzendaria, 1MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 1MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 1MO

2.- Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 2MO

- Zuzendari medikoa, 2MO

- Asistentzia Kudeaketako zuzendaria, 2MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 2MO

- Erizaintzako zuzendaria, 2MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 2MO

3.- Galdakao-Usansolo Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 2MO

- Zuzendari medikoa, 2MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 2MO

- Erizaintzako zuzendaria, 2MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 2MO

4.- San Eloy Ospitalea:

- Zuzendari gerentea, 3MO

- Zuzendari medikoa, 3MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 3MO

- Erizaintzako zuzendaria, 3MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 3MO

5.- Santa Marina Ospitalea:

- Zuzendari gerentea, 4MO

- Zuzendari medikoa, 4MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 4MO

- Erizaintzako zuzendaria, 4MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 4MO

6.- Gorlizko Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 4MO

- Zuzendari medikoa, 4MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 4MO

- Erizaintzako zuzendaria, 4MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 4MO

7.- Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

- Zuzendari gerentea, 2MO

- Zuzendari medikoa, 2MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 2MO

- Erizaintzako zuzendaria, 2MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 2MO

8.- Bilbao Eskualdea.

- Zuzendari gerentea, LMA

- Zuzendari medikoa, LMA

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, LMA

- Erizaintzako zuzendaria, LMA

- Pertsonaleko zuzendaria, LMA

9.- Barrualdeko Eskualdea.

- Zuzendari gerentea, LMA

- Zuzendari medikoa, LMA

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, LMA

- Erizaintzako zuzendaria, LMA

- Pertsonaleko zuzendaria, LMA

10.- Uribeko Eskualdea:

- Zuzendari gerentea, LMA

- Zuzendari medikoa, LMA

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, LMA

- Erizaintzako zuzendaria, LMA

- Pertsonaleko zuzendaria, LMA

11.- Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea:

- Zuzendari gerentea, LMA

- Zuzendari medikoa, LMA

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, LMA

- Erizaintzako zuzendaria, LMA

- Pertsonaleko zuzendaria, LMA

GIPUZKOAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

1.- Donostia Unibertsitate Ospitalea.

- Zuzendari gerentea, 1MO

- Zuzendari medikoa, 1MO

- Zuzendari zientifikoa, 1MO

- Erizaintzako zuzendaria, 1MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 1MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 1MO

2.- Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua:

- Zuzendari gerentea, 3MO

- Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3MO

- Erizaintzako Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 3MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 3MO

3.- Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua:

- Zuzendari gerentea, ESI-3MO

- Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, ESI-3MO

- Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, ESI-3MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, ESI-3MO

- Pertsonaleko zuzendaria, ESI-3MO

4.- Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua.

- Zuzendari gerentea, 3MO

- Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3MO

- Erizaintzako Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 3MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 3MO

5.- Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.

- Zuzendari gerentea, 3MO

- Arlo Medikoko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3MO

- Erizaintzako Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria, 3MO

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, 3MO

- Pertsonaleko zuzendaria, 3MO

6.- Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea:

- Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendaria 1

7.- Gipuzkoa Eskualdea:

- Zuzendari gerentea, LMA

- Zuzendari medikoa, LMA

- Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, LMA

- Erizaintzako zuzendaria, LMA

- Pertsonaleko zuzendaria, LMA


Azterketa dokumentala