Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
6313

AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, 2012. urtean euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia).

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 15. artikuluak Kultura Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza-politika eta euskararen sustapena.

Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuak honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e) artikuluan (martxoaren 25eko EHAA, 59. zk.): Euskararen erabilera arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dauzkaten egitekoak urratu gabe.

Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere egiten ditu Euskararen Aholku Batzordearen «Euskara 21. Itun Berritu Baterantz» izenburudun liburuan jasotako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren lehentasunezko ildoak.

Jarriak dauzkan zereginak betetze aldera, Kultura Sailak urtero-urtero deitu eta ebatzi izan ditu arloz arloko laguntza-deialdiak. Oraingo agindu honen bitartez, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko, 2012ko diru-laguntza deialdia egitea erabaki du.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen xedea euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egitea da (Hedabideak deialdia).

2. artikulua.- Epe-barrutia.

Deialdi honek laguntzagai diren hedabideen 2012ko jarduna hartuko du kontuan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa.

3. artikulua.- Onuradunak.

1.- Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: naziotasuna edo helbide soziala Europar Batasunekoa edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta jarduera ekonomikoren bat garatzen badute, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta agindu honen 4. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.

Hala ere, kanpoan geldituko dira honako hauek:

a) Bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

b) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2012ko diru-laguntzen deialdian onuradun direnak.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

3.- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango dira aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuak direnak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

4.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

5.- Pertsona fisiko edo juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoa den egitasmoaren kasuan, eskabidea pertsona fisiko edo juridiko pribatu horietako batek egingo du guztien izenean. Nolanahi ere, eskabidea egiterakoan argi eta garbi zehaztu beharko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatu horietako bakoitzaren nortasuna, ardura eta egitekoa egitasmoaren baitan, baita horietako bakoitzak aurrekontu atalean egiten duen ekarpena ere.

4. artikulua.- Diruz lagundu daitezkeen hedabideak.

1.- Honako hauek dira, multzoka emanda, diruz lagun daitezkeen hedabideak:

1.1.- A multzoa: euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua.

a) Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak.

b) Udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak.

1.2.- B multzoa: euskara hutsezko aldizkari inprimatuak.

a) B1 azpi-multzoa: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak...).

b) B2 azpi-multzoa: udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.

1.3.- C multzoa: emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak.

1.4.- D multzoa: emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak.

1.5.- E multzoa: internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak:

- Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak.

- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiak.

- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebistak.

- Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak.

2.- Nolanahi ere, 6. artikuluan jarritako baldintzak betetzen ez dituzten hedabideak edo honako ezaugarri hauetakoren bat duten hedabideak ez dira diruz lagunduko:

a) Euskadiko Administrazio Orokorra osatzen duten entitateen hedabideak.

b) Alderdi politikoen, hauteskundeetarako koalizioen eta sindikatuen hedabideak.

c) Elkarteek, fundazioek zein antzeko erakundeek beren bazkideentzat soil-soilik eginiko hedabideak.

d) Glotodidaktika- eta psikopedagogia-aldizkariak; orobat bere edukiak hezkuntza arlora zuzenduak dituzten aldizkariak.

e) Eskola-aldizkari, -irrati eta -telebistak.

f) Kultur berripaperak, ikuskizun-gidak, denbora pasakoak eta antzekoak.

g) Mota guztietako argitalpen konfidentzialak, harpidetza bitartez nahiz kioskoan saldutakoak edo formatu elektronikoan zabaldutakoak.

h) Informazio orokorrekoak edota gai anitzeko informaziokoak ez diren tokiko aldizkariak.

i) Diruz lagungarriak izan arren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2012an xede berberarekin diruz lagundutako hedabideak.

5. artikulua.- Diru-baliabideak.

1.- Begiz jotako xedeari aurre egiteko, 4.875.000 euro erabiliko dira. Diru hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan jarritako aurrekontu-ataletik hartuko da.

2.- Kopuru hori, honela banatuko da:

a) A multzoa (euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua):1.820.000 euro.

b) B multzoa (euskara hutsezko aldizkari inprimatuak): 1.841.500 euro. Diru-kopuru hori honela banatuko da:

b.1.- B1 azpi-multzoa (Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak): 1.137.500 euro.

b.2.- B2 azpi-multzoa (udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak): 704.000 euro.

d) C multzoa (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak): 227.500 euro.

e) D multzoa (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak): 500.500 euro.

f) E multzoa (Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak): 485.500 euro.

6. artikulua.- Laguntza-mota honetan parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.- Laguntza-mota honetara aurkezten den egitasmoak 2012ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean, ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin.

2.- Era berean, honako baldintza berezi hauek bete behar ditu:

2.1.- A multzoari (euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: astean lau (4) zenbaki.

e) Formatua eta orrialde-kopurua:

- Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen den euskara hutsezko eguneroko prentsa: tabloide formatuko hogeita zortzi (28) orrialde edo gehiago. Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

- Udalerri edo eskualde jakinetan zabaltzen den euskara hutsezko eguneroko prentsa: tabloide formatuko hamasei (16) orrialde edo gehiago astean. Kasu bakoitzean zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.2.- B multzoari (euskara hutsezko aldizkari inprimatuak) dagozkion baldintza bereziak:

2.2.1.- B1 azpi-multzoari (euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean berrogeita lau (44) zenbaki informazio orokorreko aldizkarien kasuan, eta lau (4) zenbaki aldizkari espezializatuenean.

e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko hogei (20) orrialde edo gehiago informazio orokorreko aldizkarien kasuan, eta hogeita hamabi (32) orrialde edo gehiago aldizkari espezializatuenean. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.2.2.- B2 azpi-multzoari (Udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Legezko gordailuaren edota ISSN delako zenbakiaren jabe izatea. Besterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatuta edukitzea.

b) Banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea.

c) Salneurriaren berri ematea, eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren hedabideen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.

d) Gutxieneko maiztasuna izatea: urtean hamaika (11) zenbaki.

e) Formatua eta orrialde-kopurua: DIN-A4 formatuko hamasei (16) orrialde edo gehiago. Zehaztutako formatua erabili beharrean beste bat erabiliz gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak berariaz prestatutako baliokidetasun-taula erabiliko du.

f) Jarraian eta etengabe izen berberarekin argitaratzea.

g) Aleek zenbakikuntza jakin bati jarraitzea eta data jarrita edukitzea.

h) Originala izatea. Hots, laguntza-mota honetan laguntzagai den hedabide edo aldizkako argitalpen baten aldaerarik ez da onartuko.

2.3.- C multzoari dagozkion baldintza bereziak (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak):

a) Urte osoan zehar emititu behar dituzte euskarazko irrati-programak.

b) Emisio-orduak: astean, gutxienez, hogeita bost (25) ordu euskaraz. Aurrerago aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.

2.4.- D multzoari dagozkion baldintza bereziak (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak):

a) Urte osoan zehar emititu behar dituzte euskarazko telebista-programak.

b) Emisio-orduak: astean, gutxienez, hamar (10) ordu euskaraz. Aurrerago aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere.

2.5.- E multzoari dagozkion baldintza bereziak (Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak):

2.5.1.- Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariei dagokienez:

a) Gutxieneko kalitate-estandarrak bete behar dira.

b) Maiztasuna: gutxienez ere, astebeteko maiztasuna izan behar dute.

c) Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.5.2.- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiei dagokienez:

a) Emisioa zuzenekoa izango da.

b) Emisio-orduak: astero-astero, gutxienez ere, hogeita bost (25) orduz euskaraz emititzea. Aipaturiko orduon zenbaketa egiteko orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.

c) Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.5.3.- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebistei dagokienez:

a) Emisioa zuzenekoa izango da.

b) Emisio orduak: astero-astero, gutxienez ere, hamar (10) orduz euskaraz emititzea. Aipaturiko orduon zenbaketa egiteko orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.

c) Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.5.4.- Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentzien kasuan, egunero, gutxienez ere, hamabi (12) albiste berri zabaldu beharko dituzte, jarduera hori urte osoan gauzatuz.

3.- Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du, ezinbestean. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen hedabidea kanpo utziko da.

4.- Hedabide orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du, ezinbestean. Ondorioz, finantzaketa-maila horretara iristen ez den hedabidea kanpo utziko da. Finantzaketa-maila hori honako hauetakoren bat izango da:

a) Agindu honen babeseko laguntza-deialdira eskaerak aurkezteko azken egunean urtebeteko bizitza baino laburragoa duten hedabideen kasuan, gutxienez ere, gastu-aurrekontuaren ehuneko hogeita hamabost (% 35) izango da.

b) Lehenagotik ari diren hedabideen kasuan, gutxienez ere, gastu-aurrekontuaren ehuneko berrogei (% 40) izango da.

7. artikulua.- Diru-laguntzen organo kudeatzailea.

Deialdi honen kudeaketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.

8. artikulua.- Diru-laguntzaren nondik norakoa, zertarakoa eta zenbatekoa.

1.- Laguntza-deialdiak honako gastu hauek baino ez ditu gogoan hartuko:

1.1.- A eta B dagokienez:

a) Horiei dagozkien prestakuntza-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Nolanahi ere, erdal aldizkarien erabateko edo zatikako itzulpena edota moldaketa diren hedabideen kasuan, edukiak itzuli eta hedabidea argitaratu eta zabaldu ahal izateko egin beharreko gastuak baino ez dira kontuan hartuko.

1.2.- C multzoari dagokionez (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak):

a) Euskara hutsez ari diren irratien kasuan, programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Euskaraz eta gaztelaniaz ari diren irratien kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, euskara ez den beste hizkuntza bati dagokion programazioak ekarritako gastuak eta patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

1.3.- D multzoari dagokionez (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak):

a) Euskara hutsez ari diren telebisten kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Euskaraz eta gaztelaniaz ari diren telebisten kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak. Nolanahi ere, euskara ez den beste hizkuntza bati dagokion programazioak ekarritako gastuak eta patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

1.4.- E multzoari dagokionez:

a) Internet bidezko euskara hutsezko egunkari eta aldizkarien kasuan, horiei dagozkien prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

b) Internet bidez euskara hutsez ari diren irrati eta telebisten kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

c) Internet bidez zati batean euskaraz ari diren irrati eta telebisten kasuan, euskarazko programazioari dagozkion prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

d) Berri-agentzien kasuan, euskarazko berriei dagozkien prestatze-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzi eta agiri bidez frogatu beharreko gastuak. Nolanahi ere, patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak kanpo utziko dira.

e) Laguntza honen bitartez soilik diruz lagunduko dira aurreko ataletan zehaztutako gastuak. Sareko hedabideen kasuan, aldaketa edota hobekuntza teknologikoak, hau da, aplikazio berriak egitea edo diren aplikazioak egokitzea, ez dira diruz lagunduko.

2.- Agindu honen 6.4 atalean aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da:

a) Eskatzailearen diru-ekarpenak.

b) Zerbitzuen salmentatik eskuratutakoak.

c) Produktuen salmentatik eskuratutakoak.

d) Publizitatetik eskuratutakoak.

e) Entitate pribatuetatik jasotakoak.

3.- Defizitarioak diren hedabideei bakarrik eman ahal izango zaie diru-laguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin berdindu ezin dituzten hedabideei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den hedabidea kanpo utziko da.

4.- Hedabide bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da, eta, gutxienez, bi mila (2.000) eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den hedabidea ez da diruz lagunduko.

5.- Diru-laguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 22. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 20. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

9. artikulua.- Eskabideak aurkezteko epea.

Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok nahi adina eskabide-orri aurkezteko aukera izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

10. artikulua.- Eskabide-orriaren eta gainerako agirien aurkezpena.

1.- Laguntza-mota honetara jo nahi duen eskatzaileak agindu honen II.A eranskinean jasotako eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, eskatzailearen legezko ordezkariak adostasuna izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu behar du:

2.- Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, eskatzaileak:

a) Eskabidea bere izenean edo ahaldun gisa sinatzen duen pertsonaren pasaportearen edo nortasun agiriaren fotokopia, betiere indarrean dagoena.

b) Eskatzailearen IFZren fotokopia.

c) Ahalorde ematea: eskabidea sinatzen duenak bere izenean egiten ez badu edo interesatua pertsona juridiko pribatua bada, sinatzaileak horretarako behar adinako ahalordea aurkeztu beharko du.

d) Eskatzailea pertsona juridiko pribatua bada, honako dokumentu hauetako baten fotokopia aurkeztu beharko du: sorrerako eskritura edo agiria; estatutuak, edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria. Dokumentu horrek eskatzailearen jarduera arautzen duten arauak jaso beharko ditu, eta behar izanez gero, pertsona juridiko motaren arabera dagokion erregistro ofizialean erregistratuta egon beharko du. Administrazio honetako Erregistroetan dauden fundazioak edo elkarteak badira, ofizioz konprobatuko du Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak, eta nahikoa izango da eskatzaileak hori adieraztea II.A eranskinean. Pertsona fisikoa balitz, Autonomoen Erregimenean edo dagokion lan-mutualitatean alta emanda dagoelako agiriaren fotokopia, hala badagokio.

e) Zerga-betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

g) Irrati-zabalkundeko zerbitzu publikorako gaikuntza tituluaren kopia, irratien kasuan.

h) Telebista zabalkundeko zerbitzu publikorako gaikuntza tituluaren kopia, telebisten kasuan.

i) A eta B multzoen kasuan, argitaratutako azken zenbakiaren ale bat.

j) A eta B multzoko hedabideen kasuan, hedabideak 2011n izandako zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundearen Justifikaziorako Bulego edo OJD erakundeak egindakoa. Agiri horrek honako hau ziurtatu beharko du: ordainketa bidezko argitalpenen kasuan, ordainketa bidezko zabalkunde arrunta; doaneko argitalpenen kasuan, berriz, banatzekoak diren aleei dagokien zabalkundea. Ziurtagiririk ezean, inprimaketa-gastuei dagozkien egiaztagiri originalak edo horien fotokopia konpultsatuak (fakturak eta ordainagiriak). Egiaztagiri horietan ale-kopurua zehaztu beharko da.

k) Hedabideak adierazitako gastu-aurrekontuak 500.000 euro gainditzen duenean, aurreko urteari dagokion auditoria.

l) Egokitzat jotzen den beste edozein informazio osagarri.

3.- Aurreko puntuan zehaztutako a), b), c), d), g) eta h) ataletako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu beharko. Zeregin horretarako agindu honi lotutako II.B eranskina bete eta aurkeztu behar du.

4.- Eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, erantsi beharreko agiriak, 2. puntuko i), j) eta k) ataletan zehaztutakoak izan ezik, bakarrak izan daitezke eskabide-orri guztientzat.

11. artikulua.- Eskabide-orria eta agiriak aurkezteko modua.

1.- Eskabide-orria, eskatzailearen legezko ordezkariak sinatuta egon beharko duena, eskatutako agiriekin batera aurkeztu beharko da. Era berean, aurretiaz Eusko Jaurlaritzatik ordainketaren bat hartu ez duen eskatzaileak agindu honen I.A eranskina bete eta aurkeztu beharko du. Aurretiaz egoitza sozialari edo banketxe-datuei buruz Eusko Jaurlaritzari jakinarazitako daturen bat aldatu nahi izanez gero, eskatzaileak agindu honen I.B eranskina bete eta aurkeztu beharko du.

2.- Eskabide-orria eta agiriak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkionak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.

a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

- Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

- Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea, Kale Nagusia, 85; 48011 Bilbao.

- Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea, Andia kalea, 13; 20008 Donostia.

- 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako edozeinetan (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa, 102. zk.).

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea; 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide horri ekitekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.

12. artikulua.- Aurkeztutako eskabidean eginiko akatsen zuzenketa.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar (10) egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

13. artikulua.- Esleipen-prozedura.

1.- Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira, betiere ezarritako mugak errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz. Eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatu ahal izateko, zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak honako urrats hauek emango ditu, hurrenez hurren:

1.1.- Adierazitako aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari dagokienez:

a) Eskabide-orrian adierazitako gastu-aurrekontua eta eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa hartuko ditu abiapuntutzat.

b) 8. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako hedabidearen gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan. Zeregin horretarako, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finkatutako kostu estandarrak erabiliko dira. Horiek eskatzaileen eskueran egongo dira.

c) Aurreko atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuari aldaketaren bat egin behar izanez gero, beste horrenbesteko aldaketa egingo zaie adierazitako sarrera-aurrekontuari eta eskatutako diru-laguntzari, betiere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horrelakoetan, diru-laguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua, onartutako laguntza-eskabidea eta eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioa hartuko dira erreferentzia-oinarritzat.

d) Kontraste-lan horren ondorioz onartutako gastu-aurrekontua eskatzaileak adierazitakoa baino handiagoa bada, adierazitako gastu-aurrekontua hartuko da, eskatutako diru-laguntzarekin eta eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioarekin batera, diru-laguntza kalkulatzeko erreferentzia-oinarritzat.

1.2.- Puntuei dagokienez:

a) Hedabide bakoitzari dagozkion puntuak 14. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen eta horietako bakoitzaren zehaztapenaren arabera finkatuko dira.

b) Puntu horiek onartutako gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute. Estalpen-indize hori balorazio-batzordeak zehaztuko du, betiere puntu-tarteak finkatu eta gero. Horretarako, honako gutxieneko eta gehienezko mugak kontuan izango dira: 35 puntu edo 35 puntu baino gutxiago duen hedabideari onartutako gastu-aurrekontuaren % 10eko estalpen-indizea legokioke eta 90 puntu edo gehiago duenari, berriz, gastu-aurrekontuaren % 60koa. Proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da gainontzekoak kalkulatzeko.

2.- Hedabide bakoitzari esleitu beharreko laguntza-kopurua zehazteko orduan, 8.4 artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.

3.- Aurreko puntuetan esandako moduan kalkulatutako diru-laguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da.

4.- Agindu honen 17.1 artikuluan finkatutakoaren haritik, diru-laguntzaren onuradunak onartu egin behar du esleitutako diru-laguntza. Onarpena bideratze aldera, agindu honen II.C eranskinean jasotako onarpen-orria bete eta aipaturiko artikuluan esandako epean bidali beharko du.

14. artikulua.- Balorazio-irizpideak.

1.- Laguntza-eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako balorazio-batzordeak honako irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:

1.1.- A multzoa (euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea (tirada, saldutako aleak, irakurleak): gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Produktua (kalitatea, erakargarritasuna, originaltasuna, lankide-sarea...): gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.2.- B multzoa (euskara hutsezko aldizkari inprimatuak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Produktua (kalitatea, erakargarritasuna, originaltasuna, lankide-sarea...): gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.3.- C multzoa (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea: gehienez ere hogeita bost (25) puntu.

c) Emisio orduen kopurua eta ordutegia: gehienez ere hogei (20) puntu.

d) Programa-motak eta landutako edukiak: gehienez ere hogei (20) puntu.

1.4.- D multzoa (emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak):

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Zabalkundea: gehienez ere hogeita bost (25) puntu.

c) Emisio-orduen kopurua eta ordutegia: gehienez ere hogei (20) puntu.

d) Programa-motak eta landutako edukiak: gehienez ere hogei (20) puntu.

1.5.- E multzoa (internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak):

1.5.1.- Euskara hutsezko egunkari eta aldizkarien kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Bisita-kopurua: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Kalitatea eta erabilgarritasuna, informazio-kopurua eta informazioaren eguneraketa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.5.2.- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratien kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Entzule-kopurua: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Kalitatea eta erabilgarritasuna, informazio-kopurua eta informazioaren eguneraketa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.5.3.- Zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebisten kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Ikusle-kopurua: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Kalitatea eta erabilgarritasuna, informazio-kopurua eta informazioaren eguneraketa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

1.5.4.- Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentzien kasuan:

a) Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

b) Bezero-kopurua: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.

c) Sorturiko eta zabalduriko albiste-kopurua, kalitatea, erabilgarritasuna eta informazioaren eguneraketa eta gaien aniztasuna: gehienez ere hogeita hamabost (35) puntu.

2.- Aurreko puntuan aipaturiko irizpide berezietako bakoitzari dagokion puntuazioaren zehaztapena multzo bakoitzerako berariaz prestatutako ponderazio-taula batean jasoko da. Taula hori balorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egin beharreko ebazpen-proposamenari erantsiko zaio.

15. artikulua.- Balorazio-batzordea.

1.- Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko balorazio-batzorde bat osatuko da.

2.- Balorazio-batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa, batzordearen buru izango dena.

b) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria edo haren ordezkoa.

c) Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria edo haren ordezkoa.

d) Foru Administrazioek izendatutako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzu buruarena delarik, edo haren ordezkoa.

e) Euskararen Aholku Batzordeko kide bat.

f) Euskarazko hedabideen arloko aditu bat.

g) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo haren ordezkoa.

h) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

3.- Balorazio-batzordearen osaeraren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

4.- Aurkeztutako hedabideak baloratzeko, balorazio-batzordeak iritzia eskatu ahal izango die adituei.

5.- Balorazio-batzordeak, laguntza-mota honetan finkatutako irizpideak eta mugak kontuan izanik, ebazpen-proposamena landuko du eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari aurkeztuko dio, honek, zuzen eta bidezko joz gero, behin betiko ebazpena har dezan. Aipaturiko proposamenak, honako atal hauek izango ditu gutxienez:

a) Deialdian finkaturiko baldintzak bete ez izanagatik baztertuak izan daitezkeen eskabideen zerrenda eta horietako bakoitza baztertzeko izandako zioa.

b) Diruz lagundutako hedabideen zerrenda; onartutako gastu-aurrekontua, baldin eta adierazitako gastu-aurrekontua aldatu bada; lortutako puntuak, osotara eta atalka, eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

16. artikulua.- Ebazpena.

1.- Balorazio-batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean, interesdunei jakinaraziko die.

2.- Aurrekoari kalterik egin gabe, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da herritar orok jakin dezan.

3.- Epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4.- Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kulturako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

17. artikulua.- Diru-laguntzaren onarpena.

1.- Diru-laguntzaren onuradunak esleitutako diru-laguntza onartu egin behar du. Ondorioz, diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak bidalitako jakinarazpena jaso eta hamabost (15) egun balioduneko epean diru-laguntza onartu egin duela adieraziko dio idatziz aipatutako Zuzendaritzari. Horretarako II.C eranskina bete beharko da.

2.- Diru-laguntzaren onuradunak onarpen-agiria epe horretan aurkezten ez badu, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

18. artikulua.- Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean finkaturiko betebeharrez gain, honako betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.

c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.

d) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte. Hori betetzeko eta euskararen zuzentasuna eta egokitasuna bermatzeko, hizkuntza-ezagutza ziurtatuta daukan pertsona bat izendatuko dute.

e) Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.

f) Laguntzagai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dioten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.

g) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologia arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

h) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea eta, gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea, betiere 23. artikuluan esandakoaren arabera.

19. artikulua.- Diru-laguntzaren ordainketa.

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

20. artikulua.- Ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen dela, diru-laguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da. Hori dela eta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, ebazpen horretan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berregokituko da.

21. artikulua.- Ez-betetzeak eta itzultzeko ebazpena.

1.- Betebeharrak bete gabetzat joko dira honako kasu hauetan:

a) Jasotako diru-laguntza, osorik zein zatika, agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzen bada.

b) Honako agindu honen 18. artikuluan zehaztutako betebeharrak betetzen ez badira.

c) Hala badagokio, likidazio-ebazpenak zehaztutako kopurua itzultzen ez bada horretarako emandako epean.

d) Beste xedapen batean, oro har, nahitaezkotzat jotzen diren gainerako egitekoak betetzen ez badira.

2.- Honako agindu honen pentzutan emandako diru-laguntzaren onuradunak eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, aurreko pasartean jasotakoak gertatuz gero edo, oro har, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun nagusiaren Antolarauei buruzko legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan edo honako agindu honetan ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea. Aurreko hori Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen 698/1991 Dekretuan, abenduaren 17koan, esandakoaren arabera egingo da.

22. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.- Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

2.- Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2013ko urtarrilaren 31 izango da.

3.- Aipaturiko justifikazioa, justifikazio-kontu erraztuaren arabera egingo da, antolamendu juridikoak horretarako aukera ematen duenean, hau da, diru-laguntzaren zenbatekoak hirurogei mila (60.000) euro gainditzen ez duenean. Justifikazio-kontu erraztuak, zinpeko aitorpenaren izaera izango duenak, honako hauek jaso beharko ditu:

a) Diruz lagundutako egitasmoari eta lortutako emaitzei buruzko auto-ebaluazioa (II.D eranskina).

b) Diruz lagundutako hedabideari dagokion behin betiko balantze ekonomikoa (II.E eranskina).

c) Beste diru-laguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen zinpeko aitorpena (II.E eranskina).

d) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua, II.F eranskinean finkaturiko kontzeptu nagusien arabera sailkatuta.

e) Agindu honetako 18. eta 23. artikuluek ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko aitorpena (II.F eranskina).

f) Zerga-betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

g) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

4.- Diru-laguntza ematen duen organoak behar adina frogagiri egiaztatuko du, diru-laguntza behar bezala erabili dela zentzuz agerian uzteko beharrezkoak diren guztiak, unitate moneta laginketa teknikak erabiliz. Horretarako berak hautatutako gastu frogagiriak bidaltzea eskatuko zaio onuradunari.

5.- Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hirurogei mila (60.000) euro gainditzen duenean, justifikazioak honako informazio hau jasoko du:

a) Diruz lagundutako egitasmoari eta lortutako emaitzei buruzko auto-ebaluazioa (II.D eranskina).

b) Diruz lagundutako hedabideari dagokion behin betiko balantze ekonomikoa (II.E eranskina).

c) Beste diru-laguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen zinpeko aitorpena (II.E eranskina).

d) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua, II.F eranskinean finkaturiko kontzeptu nagusien arabera sailkatuta.

e) Agindu honetako 18. eta 23. artikuluek ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko zinpeko aitorpena (II.F eranskina).

f) Aurrerago aipaturiko zerrendako gastuen frogagarri diren faktura edo agirien kopia konpultsatuak eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak.

g) Zerga-betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

h) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dauzkala adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienez ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.

6.- Artikulu honen 3. eta 5. ataletan jasotakoaz gain, honako hauek ere osatuko dute diru-laguntzaren justifikazioa:

a) Produkzioa: A eta B multzoetako hedabideen kasuan, argitaratutako zenbaki guztien ale bana (paperean edo euskarri elektronikoan); C eta D multzoetako hedabideen kasuan, berriz, emanaldi-orduen % 5eko grabazioa. Euskarri elektronikoan jasotako testuak, idatzizkoak zein ahozkoak, hizkuntza-ikerketen euskarri izango diren corpusak elikatzeko erabili ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzak. Nolanahi ere, urte amaierako justifikazioaren zain egon beharrean argitaratu edo emititu ahala bidali nahi izanez gero, jokamolde horri ekin ahal izango zaio. Bide horri ekin nahi izanez gero, onuradunak Euskara Sustatzeko Zuzendaritzarekin finkatuko du prozedura.

7.- Justifikaziorako aurkeztutako dokumentazio guztia aztertzeko eta ontzat emateko jarraipen-batzordea eratuko da. Azterketa horren ondorioz bideratu beharreko ordainketak edota likidazio-ebazpenaren inguruko proposamenak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dizkio. Honako hauek osatuko dute jarraipen-batzordea:

- Euskara Sustatzeko zuzendaria batzordearen buru.

- Dokumentazio eta Informaziorako arduraduna.

- Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

8.- Anomalia edo irregulartasunen bat ikusiz gero, agindu honetako 20. eta 21. artikuluetan finkatutakoari ekingo zaio automatikoki.

23. artikulua.- Kultura Sailaren aipamena.

1.- Agindu honen 18. artikuluan finkatutako betebeharraren arabera, laguntza-mota honetara jotzen duen hedabide orok Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazi beharko du. Hori dela eta,

1.1.- A, B eta E multzoen kasuan:

a) Diruz lagundutako hedabide orok Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua agerrarazi beharko du.

b) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua, esleitutako diru-laguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da eta hamabi (12) hilabetez agerian egongo da.

c) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua agerkariaren kreditu-ezaugarriak (argitaratzailea, zuzendaritza, erredakzioa, tirada, etab.) adierazten diren toki berean jarriko da eta, hori guztiz ezinezkoa bada, garrantzi eta ikusgarritasun bera duen tokian.

1.2.- C multzoaren kasuan:

a) Diruz lagundutako irrati orok honako publizitate-oharra jaso beharko du ezinbestean: «Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua» esaldia.

b) Publizitate-ohar hori esleitutako diru-laguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da eta hamabi (12) hilabetez agerian egongo da.

1.3.- D multzoaren kasuan:

a) Diruz lagundutako telebista orok Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua agerrarazi beharko du.

b) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua esleitutako diru-laguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da eta hamabi (12) hilabetez agerian egongo da.

2.- Aurreko puntuan aipaturiko zehaztasun horiek artez eta moldez betetze aldera, onuradunak beharrezko argibideak eman eta eskatuko dizkio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz eta Datu pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta datuak babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, deialdi honen izapidetzean jasotako datu pertsonalak -parte hartzaileek baimena ematen dute datuok tratatzeko eta argitaratzeko- fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau eta berarekin loturiko beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzeko helburuz, bai eta bertan parte hartzen dutenei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Euskara Sustatzeko Zuzendaritza izango da «Euskara sustatzeko laguntzak eta diru-laguntzak» izeneko fitxategiaren arduraduna. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez baliatu ahalko da, horretarako Kultura Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).

Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek, halaber, beren onespena ematen dute fitxategiko datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publikoei lagatzeko, deialdiaren helburuekin bat datozen xedeetarako baldin bada, eta baimena ematen diote Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari beste erakunde batzuetan egiazta dezan aurkeztutako dokumentuen egiazkotasuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.- Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen eraginkortasuna Europako Batzordeak baimendua izan edo baimendutzat ematearen menpe dago.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan bildutako ondorioetarako, agindu honetako laguntzen ebazpena emateko Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.

Laugarrena.- Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean interpretazio-auzirik sortzen bada, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da aintzat.

Bosgarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 21a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala