Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6317

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 575/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 525/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: Holly Frances Walker.

Abokatua.

Prokuradorea: Lanzagorta.

Demandatua: Henry Bright Obasuyi.

Gaia: KZko IV-VII tituluak.

Aipatutako judizioan epaia eman da 2011ko urriaren 20an. Hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Partez baiesten egin dut Verónica Marcos Augusto prokuradoreak Holly Frances Walker-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Henry Bright Obasuyi-ren aurkakoa. Horiek horrela, neurri hauek erabaki ditut:

1.- Seme adingabekoaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio; eta amari bakarrik ematen zaio, halaber, adingabekoaren gaineko guraso-ahala.

2.- Gurasoek libreki erabakitzen dutenaren arabera egon ahal izango dira aita-semeak elkarrekin.

3.- Aitak 150 euro ordainduko dizkio hilero amari, seme adingabearen mantenu modura. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, emazteak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero urtarrilean eguneratu beharko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako prezioen aldaketen arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

4.- Gurasoek erdibana ordainduko dituzte semearen aparteko gastuak, mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak, kasu. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri semeak jaso behar dituen eskola-orduak. Gainerako gastuak -aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira-, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

5.- Auzi-izapide honetan ez da bestelako neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua gauzatzeko, epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4709 zenbakia) kontsignatu beharko da aipatu zenbatekoa; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Henry Bright Obasuyi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Lege 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko urriaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala