Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
6318

EDIKTUA, 88/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 88/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

398/11 EPAIA

Donostia, bi mila eta hamaikako irailaren hamaseia.

Silvia Villanueva Hormías andreak, Instrukzioko 5 zenbakiko magistratua naizen honek, 88/11 berehalako falta-judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, ordena publikoaren aurkako falta bat dela-eta, Mohamed Daamoun-en aurka bideratua. Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA

Mohamed Daamoun 30 egunez egunean 4 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut, ordena publikoaren aurkako falta baten egile baita; erantzukizun pertsonal subsidiarioaren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko atxiloketa ezarriko zaio. Prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie epai hau Fiskaltzari, kondenatuari eta salatzaileei, aditzera emanez ez dela irmoa eta, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Epaia jaso eta Mohamed Daamoun-i jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako azaroaren bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala