Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
6320

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 272/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 272/11, traktuari berriro ekiteari buruzko jabari-espedientea.

Demandatzailea: Ignacio Maria Ollo Aristegui.

Abokatua: Manuel Amunarriz Agueda.

Prokuradorea: Maria Guadalupe Amunarriz Agueda.

Gaia: etendako segidako traktuari berriro ekitea.

Judizio horren gainean probidentzia eman da, zeinen edukia hauxe baita:

PROBIDENTZIA

Epailea: Julian Garcia Marcos jauna.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaikako irailaren hamahirua.

Beltran prokuradoreak idazki hau, idazkiari dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, izapideak egiteko onartu da, eta segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari ekin zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da Gregorio Bilbao Oyarzabalen izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.

Hauek dira traktuari berriro ekiteko espedienteko finkak:

- Hondarribiko 2848. finkaren ehun eta hogeita zortzirena (zatiezina), Hondarribiko Miramar blokearen barreneko lur-sailarena. Erregistroko datuak: 1348. liburukia, Hondarribiko 326. liburua, 203. orrialdea, 2848. finka.

Hauek ditu mugak: iparraldetik, Arrantzaleen Kofradia; ekialdetik, Miramar blokeko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren etxeak; hegoalde eta mendebaldetik, Miramar blokeko bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren etxeak. Hizpide dugun lur-saila Miramar blokearen barreneko eremua da; bi mila zazpiehun eta hogeita bat metro eta hogeita zortzi dezimetro koadro ditu, bi sarrera nagusi Garcilaso de la Vega kaletik, bi metro eta laurogei zentimetroko zabalerakoak. Sarrera horiek automobilak sartu eta irteteko modukoak dira, eta gainera, lur-sailak beste sarrera batzuk ere baditu. Deskribatutako lur-sailaren zati batean, haren barruan eta, beraz, mugarri arrotz orotatik aldenduta, hauxe eraiki da: 1.- Igerileku bat, hogeita bost bider hamabi metrokoa. Aipatutako igerilekuak sartu eta irteteko eskailera du, tranpolinak, solariuma eta zirkulaziorako gunea, eta itsasoko ura hartzeko estazioa, malekoian eraikia; estazio hori itsasadarrerako muga da eta lurpeko estazio bat du, motordun ponpa eta guzti, ura igerilekuraino eramateko. Instalazio elektrikoa eta ur geza ere baditu. Halaber, Miramar blokeko estoldetara iristen den hustubidea du. 2.- Arauzko tamaina duten bi tenis-pista.

Katastroko erreferentzia: 9702578.

-. Hondarribiko 2433. finkaren ehun eta hogeita zortzirena (zatiezina), Miramar blokeko 1 zenbakiko etxearen sotoa. Erregistroko datuak: 1348. liburukia, Hondarribiko 326. liburua, 216. orrialdea, 2433. finka.

Franco jeneralaren etorbideko laugarren zenbakiari dagokio; gaur egun Bidasoa kaleko lau zenbakiko etxea da. Laurehun eta laurogei metro eta hemezortzi dezimetro koadro ditu azaleran, eta hauexek ditu mugak: aurrealde edo ekialdean, Franco jeneralaren etorbideko fatxadan (gaur Bidasoa kalea), finkako lorategia, 24 metroko lerroan; ezkerralde edo hegoaldean, bloke bereko bigarren etxetik bereizten duen horma, hogei metroko lerroan; hondo edo mendebaldean, finkaren atzealdeko patio irekia, hogeita lau metroko lerroan; eskuin edo iparraldetik, hogei metroko lerroan, finkako lorategia, Itsas Komandantziaren etxearekiko duen mugan. Goialdean, etxearen eskuin eta ezkerreko behealdeko solairuak eta etxearen terraza; eta behealdean, oinarri duen lur-saila.

Katastroko erreferentzia: 9702643.

Ministerio Fiskalari igorri aurkeztutako agiria eta idatziaren eta agirien kopiak, eta zitazioa egin -erregistroko titular gisa- María Dolores Marcos Zamudiori, bere senar Eduardo López Artangureni eta jaraunsleei; ediktu bidez egingo zaie zitazioa eta epatzea horiei, ez baitakigu non bizi diren. Halaber, Miramar finkako kirol-instalazioen jabeei ere egin behar zaie zitazioa eta epatzea, katastroan horien izenean baitaude ondasunak. Horrela, hamar eguneko epearen barruan, espedientean agertzeko aukera izango dute, euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko. Interesatuen helbideen berri ez dugun kasuetarako, epaitegiko iragarkien oholean eta probintziako aldizkari ofizialean argitaratutako ediktuen bidez egingo zaie zitazioa.

Dei egin bekie eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei -ez baitakigu nortzuk diren-, Udalaren iragarki-oholean eta epaitegikoan eta Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dute, aipatu diren ondorioetarako.

Probintziako aldizkari ofizialean egingo diren zitazioak eta epatzeak auzi-jartzaileak ordainduko ditu.

Aurka egiteko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek betetzen ez badira, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 1871 0000 00 0272 11 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Eskatutako inskripzioa dela-eta kaltetuak izan daitezkeen pertsonak non bizi diren ez dakigunez, eta María Dolores Marcos Zamudiori, bere senar Eduardo López Artangureni eta horien jaraunseleei zitazioa eta epatzea egiteko -horien egungo helbidea ere ezezaguna baita-, EHAAn argitaratuko den ediktu bidez ebazpena jakinaraztea erabaki da, 1/2000 Prozedura Zibileko Legearen (PZLb)- 497.2 artikuluan ezarritakoa betez. Eta horrela, ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dira horiek guztiak, adierazitako ondorioetarako.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko irailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala