Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
6322

EDIKTUA, 82/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 82/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: Maria Cayetana Ocina Sanchez.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan epaia eman da 2011-11-22an, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Margarita Alcain Goicoechea prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez Maria Cayetana Ocina Sánchezen aurka jarritako demanda; horrenbestez, honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hamabost mila, berrehun eta hamabost euro eta berrogeita zazpi zentimo (15.215,47) tronkoarenak, gehi bi mila, berrehun eta hamazortzi euro eta berrogeita sei zentimo (2.218,46) itundutako % 17,25eko interes-tasaren araberako interesenak, 2010eko apirilaren 30etik aurrera, hau da, mailegu-kontuak itxi eta demanda hau aurkeztu den egunera artekoak, bai eta demanda hau aurkeztu den egunetik aurrerako interesak itundutako interes-tasaren arabera. Prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Maria Cayetana Ocina Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala