Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
6323

EDIKTUA, 304/11 adostasunik gabeko dibortzioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 304/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Fany Marlene Moncada Rodriguez-ek eskatuta hasi da, Ricardo Geovanny Rodriguez Barahonaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

194/11 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaikako urriaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Fany Marlene Moncada Rodrigue.

Abokatua.

Prokuradorea: Susana Aizpun González.

Alderdi demandatua: Ricardo Geovanny Rodriguez Barahona. auzi-ihesian dena.

Judizioaren gaia: Ricardo Geovanny Rodriguez Barahonaren aurka, Fany Marlene Moncada Rodriguez-en dibortzioa, adostasunaik gabekoa.

Helena Antona Suenak, Tolosako eta bere barrutiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditu adostasunik gabeko dibortzioari 304/11 auto hauek. Idazpuruan ageri diren alderdiek eta Ministerioa Fiskalak hartu dute parte. Eta ondoko epaia eman du:

EPAITZA

1.- Auzi-ihesean den Ricardo Geovanny Rodríguez Barahonaren aurka, Marlene Moncada Rodríguez-en ordez, Susana Aizpun González epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten da; aipatutakoek osatutako ezkontza deuseztatzeko agintzen dut, hartarako legezko ondorio guztiekin.

Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebotaturik geratzen dira; ezkontideek elkarrengandik aparte bizi daitezke, eta elkarbizitza-presuntzioa eten egiten da+.

Ezkontzako ekonomia-erregimena deuseztaturik geratzen da.

2.- Honako neurri hauek ezartzen dira:

- Amari izendatu zaio adingabekoaren zaintza eta jagoletza.

- Adingabearekiko guraso-ahala, bi gurasoek edukiko dute.

- Ezkontza-etxebizitzaren erabilera amari ematen zaio.

- Vicente Bola Cabezas-en aldeko ondorengo bisita-erregimena finkatzen da:

- Asteburuak. Aste birik behin, zapatuetan eta igandeetan, bere alaben konpainian egon ahal izango da aita, 10:00etatik 19:30era; adingabekoek bost urte izan arte ez dira sartzen gauak erregimen horretan. Aste barruko egun bat, 17:00etatik 19:30era; egun hori asteazkena izango da, eta adingabekoa jasotzea eta entregatzea umearen etxean gauzatuko dira; betiere, jagoletza ez duen gurasoa Espainian bada.

- Alaba bakoitzeko 250 euroko hileko elikadura-pentsioa ezartzea, aitak ordaindu beharrekoa. Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du, hile bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Aurretik adieraziaz gain, eta bien semeak sor ditzakeen eta, noski, mantenu-pentsiotik kanpo gelditzen diren ezohiko gastuei dagokienez, bi gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte, izan ere, biek baitute guraso-ahala. Dena dela, egin beharreko gastua eta guraso bien adostasuna baloratu beharko dira. Honakoak bereiziko dira:

- Jatorri medikoa edo farmazeutikoa dutenak eta jatorri ludikoa edo akademikoa izanik, bi gurasoek adostasunez erabaki dituztenak edo, adostasunik ezean, judizialki onartu direnak, erdibana ordainduko dituzte.

- Guraso bien baiezko barik edo horren ordezko baimen judizial barik, egindako gatu akademikoak eta ludikoak, horiek sustatu eta eragin dituen gurasoak ordaindu beharko ditu.

3.- Kosturik ez da ezarriko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari, ohartaraziz ezen, ez dela irmoa eta beraren aurka errekurtsoa aurkez daitekeela.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 003018640000330304-11. Ordainagirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren hemeretzian.

Eta Ricardo Geovanny Rodriguez Barahona demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako azaroaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala