Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6326

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko geologia-interesdun lekuen (GILak) inbentarioa eta balorazioa egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegorako geoaniztasun-estrategia definitzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela aditzera emateko dena (Espedientea: 026A/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 026A/2011.

d) Kontratistaren profileko internet-helbidea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko interes geologikodun lekuen (GILak) inbentarioa eta balorazioa egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegorako geoaniztasun-estrategia definitzea.

c) Loteak (hala badagokio): ez.

d) CPV (nomenklaturaren erreferentzia):

e) Esparru-akordioa (behar bada): ez.

f) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: kontratistaren profila, EHAA.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: Kontratistaren profila, 2011ko uztailaren 22koa (2011ko uztailaren 22ko EHAA, 140. zenbakia).

3.- Izapidetzea, prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.- Kontratuaren balio zenbatetsia: ehun eta berrogeita sei mila eta berrehun euro (146.200 euro).

5.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta berrogeita sei mila eta berrehun euro (146.200 euro); eta % 18ko BEZa: hogeita sei mila hirurehun eta hamasei euro (26.316). Zenbatekoa, guztira: ehun eta hirurogeita hamabi mila bostehun eta hamasei (172.516) euro.

6.- Kontratua gauzatzea.

a) Esleitzeko eguna: 2011ko azaroaren 22a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 2011ko azaroaren 23a.

c) Kontratista: UTE Tecna SL / Grama SL.

d) Esleipenaren zenbatekoa edo kanona:

Zenbateko garbia: ehun eta hamazazpi mila (117.000) euro. BEZa (% 18): hogeita bat mila eta hirurogei (21.060) euro. Zenbatekoa, guztira: ehun eta hogeita hamazortzi mila eta hirurogei (138.060) euro.

e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: puntuaziorik handiena eskuratu du.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala