Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2011ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
6329

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko oftalmologia-zerbitzuak eta lan-osasunekoak eraberritzeko kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako ente publikoa, Donostia Unibertsitate Ospitalea, Begiristain doktorearen pasalekua, z.g., 20014 Donostia (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 00 72 64 Faxa: 943 00 47 03.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Donostia Unibertsitate Ospitalea.

c) Espedientearen zenbakia: G/020/10/1/1499/O301/0000/102011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Donostia Unibertsitate Ospitaleko oftalmologia-zerbitzuak eta lan-osasunekoak eraberritzea.

c) Loteak: ez.

d) Espedientearen lizitazio-iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez da behar, publizitaterik gabe negoziatua delako.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik egin gabe hitzartutakoa.

4.- Espedientea lizitatzeko oinarrizko aurrekontua: 156.769,45 euro (BEZa barne) eta 184.987,95 euro (BEZa barne), BEZa % 18koa izanik.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2011ko azaroaren 21a.

b) Kontratu-egilearen profilean argitaratzea: 2011ko azaroaren 22a.

e) Kontratista: Cerámicas Nogales SL

f) Nazionalitatea: espainiarra.

g) Esleipenaren zenbatekoa: 152.118,65 euro (BEZa barne) eta 179.500,01 euro (BEZa barne), BEZa % 18koa izanik.

6.- Kontratua formalizatzea.

a) Kontratu-data: 2011ko azaroaren 28a.

Donostia-San Sebastián, 2011ko abenduaren 1a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ARANTXA RETES SARATXAGA.


Azterketa dokumentala