Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
1165

30/2012 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2012rako Aurrekontuaren 9119 Programan (Sektore Publikoarekiko Beste Finantza Harreman Batzuk) lortutako sarrerengatik 5131 Programan (Burdinbideak) kredituak gaitzeko dena. Zenbatekoa: 900.000 euro.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Bilboko Udalaren eta Bilbao-Ría 2000, S.A. sozietate publikoaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen 2011ko azaroaren 11n. Helburua: Bilboko Tranbiaren Basurtu-Etxetxoa zatiko obrak direla-eta, Montevideo hiribideko urbanizazio-lanetako baldintzak arautzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, lankidetza-hitzarmen horretan, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bitartez, Montevideo hiribideko urbanizazio-lanak «Tranbia trazaketaren eta Montevideo hiribideko urbanizazioaren proiektu bategina. Gurtubay-Luis Briñas zatia» proiektuaren arabera kontratatu eta eraikitzeko konpromisoa hartu zuen, hain zuzen ere, Basurtu-Etxetxo zatiaren arteko Tranbiaren plataformarekin batera eta aldi berean exekutatzeko. Bilbao-Ría 2000, S.A. sozietate publikoak konpromisoa hartzen du urbanizazio-lan horiek -900.000 euro jotzen dutenak- kontratatze aldera balioetsitako kostua-finantzazio ondorioetarako- aurkezteko. Urbanizazio obrak kontratatu baino lehen, ziurtagiriak bidali beharko dituzte Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraioen Azpiegiturako Zuzendaritzara, zeinetan aditzera eman beharko baita kreditu egokia eta nahikoa badagoela hirugarren klausulako a) idatzi-zatian onartutako finantza konpromisoak betetzeko.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, hitzarmenaren gai den obraren kontratazioari ekiteko, 2012ko aurrekontuan Bilbao-Ria 2000, S.A. sozietate publikoak egin behar duen ekarpena bezainbesteko kreditua gaitzeko eskatu du, alegia, 900.000 euroko kreditua.

Horregatik, kreditu horiek gaitu behar dira, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoa betez.

Horiek horrela, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko otsailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldirako Aurrekontuan kredituen gaitze bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

(Ikus .PDF)

Bilboko Tranbiaren Basurtu-Etxetxo zatiaren arteko obrak direla-eta, Montevideo hiribidea urbanizatzeko obrak finantzatzeko erabiliko dira funtsok.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko otsailaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala