Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1168

17/2012 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoko Balioztatze Mahaia osatuko duten kideak» izendatzen dituen Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia argitaratzeko dena.

2012ko martxoaren 6an egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoko Balioztatze Mahaia osatuko duten kideak» izendatzen dituen erabakia onartu zuen. Horrenbestez, beharrezko zabalkundea emateko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoko Balioztatze Mahaia osatuko duten kideak» izendatzen dituen erabakia. Erabakia ebazpen honen eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 6a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN 17/2012 EBAZPENARENA

ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN MAIZTASUN MODULATUKO UHIN METRIKOEN BIDEZKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIAK EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOKO BALIOZTATZE MAHAIA OSATUKO DUTEN KIDEAK IZENDATZEN DITUENA

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuak 12.1 artikuluan dio ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzuen lizentziak emateko lehiaketa publikoetako Balorazio-mahaia Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatutako bost kidek osatuko dutela. Horietako bi Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-hartzaile bat eta Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzako teknikari bat izango dira, dagokien sailek proposatuta. Gainontzeko kideak Kultura Sailak proposatuko ditu.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrien hogeita batgarren klausulak dioenez (2012ko otsailaren 28an onartu zituen oinarriok Jaurlaritzaren Kontseiluak), izendatzeko proposamenak Jaurlaritzaren Kontseilura bidaliko ditu Kulturako sailburuak.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamena ikusita, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an egindako bileran aztertu ondoren, hauxe

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengoa.- Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoko Balioztatze Mahaiko kideak:

● Juan Ignacio Goicolea Ruigómez jauna, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea, Kulturako sailburuak proposatuta.

● Virgina Múgica Conde andrea, Koordinaziorako idazkari nagusia, Kulturako sailburuak proposatuta.

● Igor Marín Ochoa jauna, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria, Kulturako sailburuak proposatuta.

● Álvaro Chinchetru Fernández de Alegría jauna, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzako telekomunikazioetako arduraduna, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak proposatuta.

● Inaxio Etxeberria Loidi jauna, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-hartzailea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta.

Bigarrena.- Igor Marín Ochoa jauna izendatzea Balioztatze Mahaiaren burua. Balioztatze Mahaiak berak izendatuko du mahaiko idazkari-lanak egingo dituen pertsona, bere kideen artean.

Hirugarrena.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.


Azterketa dokumentala