Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
1169

AGINDUA, 2012ko otsailaren 29koa, Herrizaingoko sailburuarena, ondoko agindu honetan diren hutsen zuzenketa egiteko dena: «Agindua, 2012ko urtarrilaren 19koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agentearen eta 1. mailako Agentearen Kategorietan zein Ikuskapen Eskalako Ofizialordearen eta Ofizialaren Kategorietan sartzeko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko merezimenduen baterako eta banakako baremoa onesten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Hutsak atzeman direnez Ertzaintzan emandako zerbitzuei dagokien baremo partzialean -2012ko otsailaren 19ko Aginduko 3. artikuluko 2. zenbakian jasoa-, haien zuzenketa egingo da. Horretarako 94/2011 Dekretuak emandako testuari jarraituz, 388/1998 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak emandako gaikuntzarekin eta 303/2010 Dekretuak aldatutako Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko 417/2009 Dekretuak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legean, 105 2. artikuluan emandako eskumenekin bat etorriz, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Honako aginduan diren hutsak zuzentzea: Agindua, 2012ko urtarrilaren 19koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agentearena eta 1. mailako Agentearen Kategorietan zein Ikuskapen Eskalako Ofizialordearen eta Ofizialaren Kategorietan sartzeko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko merezimenduen baterako eta banakako baremoa onesten duenaren 3. artikuluko 2. zenbakian direnak.

Honako hau dioenean:

2.- Ertzaintzan emandako zerbitzuak 65 punturekin balioetsiko dira, gehienez hurrengo baremo partzialaren arabera:

(Ikus .PDF)

Honako hau esan behar du:

2.- Ertzaintzan emandako zerbitzuak 65 punturekin balioetsiko dira, gehienez hurrengo baremo partzialaren arabera:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala