Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
1170

AGINDUA, 2012ko otsailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Legarreko Malda Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastekoa.

Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko Eusko Jaurlaritzaren 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hasteko prozedura ezartzen du. Horren arabera, Oiartzungo Udalak, 2011ko abenduaren 20an Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari igorritako idatziaren bidez, Legarreko Malda Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedienteari hasiera eman zekiola eskatu zuen.

Eskaera horrekin batera horretarako beharrezkoa zen eta aipatutako Dekretuaren 11. artikuluko 2. puntuan deskribatuta zegoen dokumentazioa bidali zuen. Sail honetako zerbitzu teknikoek adierazitako dokumentazioa aztertu ondoren, eremu horrek «Birgaitze Integratuko Area» deklaratzeko baldintzak betetzen dituela ondorioztatu dute, haren hirigintza-interesa kontuan izanda. Horretarako, Administrazioaren esku-hartze berezi bat behar da eremu hori babestu, zaindu eta hobetzeko, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluko 1. puntuan xedatutakoari jarraikiz.

Aplikatzekoa den araudia ikusirik,

XEDATZEN DUT:

1.- Legarreko Malda Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastea, Agindu honen I. eranskinean agertzen den Eremuaren lehen mugaketako planoaren arabera.

2.- Birgaitze Plan Berezia egiteko epea hamaika hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.- Hasierako eta behin-behineko onarpenerako gehieneko epeak hamabi eta hamabost hilabetekoak izango dira hurrenez hurren, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.

4.- Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 3. puntuan xedatutakoa betez, Oiartzungo Udalak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari igorritako eta administrazio espedienteari gaineratutako dokumentuak agindu honen eranskinak dira, ondoko hauek hain zuzen ere:

- I. eranskina: Arearen mugaketako planoa.

- II. eranskina: Espedientearen hasierari buruzko memoria deskribatzaile-justifikatzailea.

- III. eranskina: Areari buruzko Gizarte eta Hirigintza Azterlana.

5.- Espedientea hasteko Agindua, Arearen mugaketako planoarekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko otsailaren 14a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala