Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1171

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 16koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bitartez, Arrasate-Eskoriatza zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen zuhaitz-zerrendaren zortasunaren zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta hori guztia Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalerrietan. Espedientea.: RI 20-24055 / ATH-2011-12.

AURREKARIAK

1.- 2011ko urtarrilaren 31n, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1/3, Donostiako Miramongo Teknologi Elkartegia) administrazio-baimena, proiektuaren onarpena eta erabilera publikoko deklarazioa eskatu zuen Arrasate-Eskoriatza zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen zuhaitz-zerrendaren zortasunaren zabaltzearen gain Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalerrietan.

2.- Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitakoari dagokionez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera hori jendaurrean erakusgai jarri da 2011-04-07ko GAOn, 2011-07-14ko EHAAn eta 2011-03-31ko El Diario Vasco egunkarian, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

3.- 2011ko martxoaren 29an ofizio bat igorri zitzaien Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalei adierazitako iragarkia bertako Ediktu Tauletan jartzeko. Egun berean, Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalei, Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiei igorri zitzaien proiektuaren dagozkion separatak eskaturiko baimenarekiko euren adostasuna adierazteko eskaerarekin batera.

4.- 2010eko maiatzaren 12an, berriz ere euren adostasuna adierazteko eskaera egin zitzaien Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalei, Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta Arrasateko Udalak aurkezturiko proiektuarekin ados zegoela adierazi zuen eta gainerako eraginpeko erakundeek, aldiz, ez zioten eskaerari erantzun.

5.- Jendeari jakinarazteko ezarritako epean ez da alegaziorik sartu.

6.- 2011ko uztailaren 1ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileak atzera egin zuen administrazio-baimena emateko eta proiektua onartzeko eskaeran, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenetik eratorritako Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen diren goi-tentsioko lineetako zortasun-zerrenda zabaltzeari buruzko espedienteak izapidetzeko jarraitu beharreko argibideetan ezarritakoari jarraiki.

7.- Espedientean hirugarrengo interesaturik aurkeztu ez zenez, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideak, 91. artikuluan dioenean oinarrituz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2011ko azaroaren 15eko Ebazpen bidez, Iberdrola Distribución SAUk eskatuta Arrasate-Eskoriatza 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen zuhaitz-zerrenda zabaltzeko hasitako prozeduraren atzera egite partziala onartu zen.

8.- Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea igarota, Ordezkaritza honek dakienez ez da errekurtsorik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

1.- Espedienteak betetzen ditu Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeak, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legeak, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3an emandako 282/2002 Dekretuak, goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza tekniko eta segurtasun-bermeei buruzko eta horien jarraibide tekniko osagarriei (ITC-LAT 01etik 09raino) buruzko otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak eta goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenak eta bat datorren gainerako legediak agintzen dituen arauzko izapideak.

2.- Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitutako atribuzioei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DU:

Onura publikokoa deklaratzea Arrasate-Eskoriatza zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen zuhaitz-zerrendaren zortasunaren zabaltzeari dagokionez Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalerrietan.

Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta okupazio urgentea eragiten du; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioak ezarriko dira, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 16a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala