Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1174

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, 2011-2012 ikasturtean Itsamendikoi Pasaian, Itsasmendikoi Bermeon eta Ondarroako Antiguako Ama ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia ebazten duena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko urriaren 7ko Aginduaren bidez (2011ko azaroaren 11ko EHAA, 214. zk.) argitaratu zen Itsamendikoi Pasaian, Itsasmendikoi Bermeon eta Ondarroako Antiguako Ama ikastetxean 2011-2012 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko urriaren 7ko Aginduaren bidez Itsamendikoi Pasaian, Itsasmendikoi Bermeon eta Ondarroako Antiguako Ama ikastetxean 2011-2012 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuradunen izenak ematea ebazpen honen eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

JOKIN DÍAZ ARSUAGA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala