Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1175

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 5ekoa, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariarena. Honen bidez, 2011ko martxoaren 9ko Aginduak eta 2011ko ekainaren 8ko Aginduak arautzen dituzten diru-laguntzak norentzat diren ezagutzera ematen da.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-aginduak ikusi dira. Horietan ezartzen duenez, nahitaezkoa da agindu horietan oinarrituta emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Emandako diru-laguntzen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda horiek ondoko eranskinetan zehazten dira:

I. eranskina.- Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei emandako diru-laguntzen zerrenda (2011ko martxoaren 9ko Agindua, 2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.).

II. eranskina.- Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei emandako diru-laguntzen zerrenda, ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko proiektuak egin ditzaten (2011ko ekainaren 8ko Agindua, 2011ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 5a.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendaria,

GERMÁN ALONSO CAMPOS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala