Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
1176

AGINDUA, 2012ko otsailaren 29koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deia egiten duena.

Frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko 34 maiztasun planifikatu zituen.

Irrati eta telebistari buruzko araubidea arau-testu bakar batean eguneratzea beharrezkoa zenez, bai eta Euskadiko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren sektoreak dituen behar bereziei egokitzea ere, Jaurlaritzaren Kontseiluak Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 Dekretua onartu zuen, azaroaren 8an egindako bileran (2011ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).

Aipaturiko dekretu horren 8.1 artikuluak dioenez, oinarriak onartu eta hilabeteko epean lizentziak esleitzeko lehiaketa publiko baten deialdia egin behar da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28an egindako bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak onartu zituen.

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deia egitea.

Bigarrena.- 30 egun naturaleko epea irekitzea, dealdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta, proposamenak aurkezteko.

Hirugarrena.- Interesdunen eskura jartzea aipatutako oinarriak eta beraien eranskinak, bai eta lehiaketari buruzko informazio guztia ere, Kultura Sailaren webgunean (http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-kghz/es) eta Kultura Sailaren Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Lehiaketari buruzko kontsultak posta elektronikoz (medios-irratia@ej-gv.es) egin ahal izango dira.

Laugarrena.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke egintza eman zuen organoari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikulua, eta 116.1 eta 117.1 artikuluak), edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatuta (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 eta 46.1 artikuluak).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala