Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
1177

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol federazioen 2011ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.- 2011ko apirilaren 7an EHAAn argitaratu zen Euskadiko Kirol Federazioen 2010eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen zuen Kultura sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Agindua.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, diru-laguntzak nori esleitu zaizkion nahitaez argitaratu behar da.

Horiek horrela, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Kultura sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen eta horien onuradunen zerrendaren (I. eranskina) berri ematea.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala