Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
1178

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.- 2011ko abuztuaren 29an EHAAn argitaratu zen goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Agindua.

2.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Kulturako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala