Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
1179

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Ingurugiroaren Agrobiologia» tituluko ikasketa-plana argitaratzeko agindua emateko dena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu du, aldez aurretik Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena emanda. Kasuan kasuko autonomia-erkidegoek baimena eman dute eta Ministroen Kontseiluak 2011ko urriaren 7an hartutako erabakiaren bidez izaera ofiziala eman zitzaion (2011ko azaroaren 2an Estatuko Aldizkari Ofizialean).

Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran) 35. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Unibertsitate-masterra: Ingurugiroaren Agrobiologia» titulua lortzera bideratutako ikasketa-plana argitaratzeko agintzea, eranskinean jasota dagoen bezala. Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin antolatzen dituzte.

Leioa, 2011ko abenduaren 5a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala