Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
1180

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Ingeniaritza Biomedikoa» tituluko ikasketa plana argitaratzeko agindua emateko dena.

Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu egin du ikasketa plana, Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena eman du, Euskal Autonomia Erkidegoak baimena eman du eta Ministroen Kontseiluak 2011ko uztailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2011ko abuztuaren 4an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran) 35. artikuluan zehaztutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Unibertsitate masterra: Ingeniaritza Biomedikoa» titulua lortzera bideratutako ikasketa plana (eranskinean jasota dago) argitara emateko agindua ematea Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asunciongo Unibertsitateak antolatzen dituzte, elkarrekin.

Leioa, 2011ko abenduaren 5a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala