Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Kantabriako Auzitegi Nagusia
1181

EDIKTUA, 975/11 erregutze-errekurtsoaren ondoriozkoa (530/09 prozedura arruntaren aurkakoa).

Nik, Amparo Colvée Benlloch-ek, Santanderreko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako idazkari naizen aldetik,

Jakinarazten dut:

Auzitegi honetan bideratu dira erregutze-errekurtsoaren autoak, Jose Ignacio Perez Ceballosek eskatuta, Construcciones y Estructuras Zaspi SL sozietatearen eta beste batzuen aurkakoak. 2011-12-27an epaia eman zen. Hona hemen

EPAITZA

Partez baiesten dugu Zabalburu XXI ABEE osatzen duten Construcciones Olabarri SL, Construcciones Lauki SA eta Excavaciones Viuda de Sainz enpresek aurkeztutako errekurtsoa, Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 2010eko abenduaren 20an emandako epaiaren aurkakoa (530/09 prozesua). Epai hori Jose Ignacio Perez Ceballosek enpresa errekurtsogileen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Construcciones y Estructuras Zaspi SL (administratzaile konkurtsala: Emilio González Bilbao) sozietate eta erakundeen aurka aurkeztutako demanda, honela, aipatu ebazpena baliogabetzen da % 30eko errekargua ezartzeko; gainontzeko erabakiak berresten dira.

Bidera bitez eratutako gordailuei legez dagokien lekura.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Autonomia Erkidegoko Fiskaltzari, eta ohartaraz bekie beraren aurka doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Auzitegi Gorenaren Lan Arloko Salan, jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean. Enpresak, errekurrituz gero, Auzitegi Nagusi honetako Salaren idazkaritzan egiaztagiria emanez akreditatu beharko du, errekurtsoa prestatu bitartean. Horretarako, 600 euroko gordailua kontsignatuko du Banco Banesto kreditu-erakundean (kontu-zenbakia: 3874 0000 66 0975 11, entitatearen kodea: 0030, bulegoaren kodea: 7001).

Epaia irmo bilakatzean, jatorrizko epaitegira itzul bitez autoak, ebazpen honen ziurtagiriarekin batera, eta epaitegi honetan artxibatu beharreko erroiluan beste ziurtagiri bat utzi.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Eta Construcciones y Estructuras Zaspi SL sozietatearentzat legezko jakinarazpen-balioa izan dezan -egun non dagoen ez baitakigu-, eta jakinarazpen horretan adieraziez ohartarazteko, hau ematen dut, Santanderren, 2011ko abenduaren 27an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala