Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1182

EDIKTUA, 737/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian judizio arrunterako demanda dela-eta 737/10 prozedura arrunta bideratu da, Maria Jesus De Miguel Centerok eskatuta, Ushuaiek, S.L. sozietatearen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

269/11 EPAIA

Epailea: José Manuel Grao Peñagaricano.

Lekua: Donostia.

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: María Jesús De Miguel Centero.

Abokatua: José Manuel Gandasegui Agorreta.

Prokuradorea: Maria Begoña Álvarez López.

Alderdi demandatua: Ushuaiek, S.L.

Judizioko gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alvarez prokuradoreak, María Jesús De Miguel Centeroren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Ushuaiek, S.L. sozietatearen aurkakoa, eta, horrenbestez, honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: a) 14.810,35 euro zorrarenak; b) zordunak bermatutako zorraren ordainketaren berri izan duen egunetik sortutako legezko interesak; hori epaia betearazten denean zehaztuko da, eta, legezko interesei dagokienez, epaia betearaztekoan ebatzi ezean eta horiek sortu direneko datarik ezean, demanda aurkeztu zeneko eguna hartuko da horretarako, hau da, 2010eko ekainaren 3a. Kostuak berariaz ezartzen dizkiot demandatuari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1845-0000-04-0737-10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ushuaiek, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala