Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
1183

EDIKTUA, 449/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut:

449/11 falta-judizioan, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

498/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako urriaren hamazazpia.

Silvia Villanueva Hormías andreak, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 449/11 falta judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, zeina Ahmed Taliahuiren aurka bideratu baita, ebasketa falta bat dela-eta. Ministerio Fiskala parte izan da.

Absolbitu egiten dut Ahmed Taliahui, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Jasota gera dadin, Ahmed Taliahui-ri epaia jakinarazteko balio dezan -egun ez baitakigu zer helbide duen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko urtarrilaren bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala