Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1184

EDIKTUA, kontratuei buruzko 974/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 974/11 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Demandatzailea: Bueno Monreal 8 zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Aziz Basharat.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2012ko urtarrilaren 16an. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.- Amaitutatzat ematen da Bueno Monreal 8 zenbakiko Jabekideen Erkidegoak Aziz Basharaten aurka bideratutako prozesu monitorio hau. Gaia: 1.008 euro (jabekideen erkidegoari ordaindu gabeko kuotak), eta 54,91 euro (ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuak) erreklamatzea.

2.- Helaraz bekio Bueno Monreal 8 zenbakiko Jabekideen Erkidegoari, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Aziz Basharat demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak berrikuste-errekurtsoa aurkez dezake, auzitegi honetan. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena eteterik (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0030 0011 0000 08 0974 11) kontsignatu beharko da. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala