Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
1185

EDIKTUA, dibortzio baten gainean bideratutako 518/11 judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 518/11 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Asmaa Achlouch Aissa.

Abokatua.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Lyes Daidj.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Asmaa Achlouch Ben Aissa andrearen eta Lyes Daidj jaunaren arteko ezkontzaren dibortzioa dekretatzen dut.

Bertan behera geratzen da ezkontza-bizitzaren presuntzioa eta senar-emazteek elkarrekin bizitzeko duten betebeharra. Era berean, deseginda geratzen da ezkontzako erregimen ekonomikoa, eta, horrenbestez, kontrakorik hitzartu ezean, bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera. Halaber, ezkontideek orain arte elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokatuta geratzen dira.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, bidezko erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 33 0518 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lyes Daidj demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala