Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
1187

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak 3564/11 espedientean emandako ebazpena jakinarazteko dena; hain zuzen ere, Ana Rosa Zarate Torre andreak 2011ko urriaren 24an egindako eskabidea dela-eta hasi zen espediente hori. Aipatu espedientea Norbere Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasuneko sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko ebazpena eman du 2011ko abenduaren 21ean.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.- Administrazio-bideari amaiera ematen dion aipatu ebazpenaren aurka, Herrizaingoko sailburuaren edo ebazpena egin duenaren aurrean gorako errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez. Hala eta guztiz ere, gorako errekurtsoa jarri gabe, interesdunak zuzenean bere interesak defendatzeko Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 9. artikuluan xedatutakoarekin bat; hori guztia, interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea alde batera utzi gabe.

2.- Interesdunak bere eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2012ko urtarrilaren 31.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala