Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
1189

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeari buruz irekitako espedientean -beherago zehaztutakoan- Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunarentzat jakinarazpenaren balioa izan dezan, eta honako hau adierazten zaio:

1.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuordeari hilabeteko epean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

2.- Ebazpenaren testu osoa eskura izango du interesdunak, honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 12a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala