Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
1190

IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten dira Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea dela-eta Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak irekitako espedienteetan -beherago zehaztutakoetan- emandako ebazpenak.

Ebazpenak jakinarazten saiatu arren, alferrik izan da. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.- Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, espedientea honako helbide honetan kontsultatzeko: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Epe horretan, interesdunak bere buruaren aldekotzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazioak aurkeztu ahal izango ditu, eta, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak ere proposatu ahal izango ditu.

2.- Epe horretan, prozedura hasteko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena. Beraz, azkenean ebazpena ematen bada ere, ebazpenaren aurretik bete beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 12a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala