Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1191

IRAGARKIA, 2012ko otsailaren 2koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena; honen bitartez, biltegiratze-zentro baten eraikuntzari eta 2 bar-eko Operazioko Presio Maximoan gas propano kanalizatua banatzeko sareari dagokion Proiektua jendaurrean erakusgai jartzen da eta proiekturako administrazio-baimena eskatzen da, eta hori guztia Ubera herrigunean, Bergarako udalerrian (Gipuzkoa).

Honako instalazio-proiektu hau jendaurrean erakusgai jartzen da, lege hauetan aurreikusitakoaren arabera: Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legean, (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko BOE), Jabetza Nahitaez Kentzeko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluetan (1954-12-17ko BOE), eta horren 1957ko apirilaren 26ko Araudiaren 56. artikuluan (1957-06-20ko BOE), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluan (1992-11-27ko BOE).

Espedientea: RI.12.127 - CGF 2012/1.

Eskatzailea: Repsol Butano SA.

Helbidea: Pilotegi kalea, 2. zk., 103 bulegoa- PK: 20009 - Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

Eskaeraren xedea: administrazio-baimena ematea biltegiratze-zentro bat eraikitzeko eta gas propano kanalizatuko banaketa-sare bat egiteko, Ubera herrigunean, Bergarako udalerrian (Gipuzkoa).

Biltegiratze zentroaren ezaugarriak:

Edukiera: Petrolioaren Gas Likidotuko lurperaturiko andel 1, 13 m3-ko edukierarekin.

Tokia: aurkezturiko Proiektuan bilduta dauden planoen arabera.

Aurrekontua: 21.386,55 euro.

Banaketa sarearen ezaugarriak:

Operazioko Presio Maximoa: MOP d" 2 bar.

Banaketa-hodien materialak: dentsitate ertaineko polietilenoa; SDR11 eta DN40 mm.

Hodien guztizko luzera: 896 m.

Trazatua: aurkezturiko proiektuan bilduta dauden planoen arabera.

Aurrekontua: 100.452,11 euro.

Hori guztia jendaurrean jartzen da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Donostiako Easo kaleko 10.ean (PK: 20006), proiektua eta dagokion eskaera aztertuak izan daitezen, eta hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasita, egoki iritzitako erreklamazio eta arrazoibideak aurkezteko, edo aipatutakoarekin lehiatzeko egin nahi diren eskaera eta proiektuak aurkezteko. Kopia hirukoitzak aurkeztu beharko dira.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 2a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala