Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1192

EDIKTUA, 2012ko urtarrilaren 18koa, Laneko zuzendariarena, Redox Multimedia SL enpresari 11.0048.48.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripa, Laneko zuzendaria naizenak,

Jakinarazten dut: I482011000001962 arau-haustearen akta dela-eta Redox Multimedia SL enpresari irekitako 11.0048.48.01.01.03 espedientea bukatu da eta ebazpen hau eman da: aipatutako aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea erabaki da; horrenbestez, Redox Multimedia SL enpresari hogeita bost mila (25.000) euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 8.11 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik -abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hura-.

Ahaleginak egin diren arren, enpresa interesatuari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasotako helbide honetan: Landabarri pasealekua (Artaza Etxea) 3, 1; 48940 Leioa (Bizkaia). Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan egiten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Laneko sailburuordeari, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko ondoko helbidean: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2011-08-29a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:

- Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

- Erakunde igorlea: 04833001-522.

- Erreferentzia: 4811004200428.

- Identifikazioa: 180412.

- Zenbatekoa: 25.000 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 18a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala