Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2012ko martxoaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1193

EDIKTUA, 2012ko urtarrilaren 30ekoa, Laneko zuzendariarena, UTE Bildosola-Artea enpresari 12.0002.48.02.01.02 espedientearen gainean emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripak, Laneko zuzendaria naizenak,

Hau jakinarazten dut: Electricidad Martín SA (IFK: A48093538) eta UTE Bildosola-Artea (IFK: G-95272738) enpresei irekitako 997/06 arau-haustearen akta dela-eta bideratutako 12.0002.48.02.01.02 errekurtsoa amaitu da; eta ebazpena eman da, zeinen bitartez ezetsi egiten baita Josu Zulueta San Nicolás jaunak-Electricidad Martín SA enpresaren izenean eta ordez- aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; beraz, SH-575/04 zehapen-espedientean emandako Ebazpena, zehazki, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak 2011ko azaroaren 4an emandakoa, berretsi egiten da. Ebazpen horren bidez, Electricidad Martín SA enpresari hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimoko (30.050,61) zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16 artikuluan larritzat jotako falta bat egiteagatik. Eta UTE Bildosola-Artea enpresa erantzule solidarioa izango da.

UTE Bildosola-Artea enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Basurtuko Kaputxinoen kalea, 6-5; 48013 Bilbao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu ala ez, Electricidad Martín SA eta UT.E. Bildosola-Artea enpresek ordaindu beharko dute zehapena, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2012-03-30a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:

- Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

- Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

- Erreferentzia: 4806057500482.

- Identifikazioa: 150412.

- Zenbatekoa 30.050,61 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 30a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala