Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
1226

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 20koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Jose Ignacio García Fernández, jauna «Portaera Zientziaren Metodologia» jakintza arloan irakasle agregatua moduan kontratatzeko proposamena egitekoa dena. Plaza horren deia 2011ko urriaren 13ko Erabakiaren bidez egin zen (2011ko azaroaren 14ko EHAA).

Errektorearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2011ko azaroaren 14ko EHAA) batzordea osatu zen erabaki horretan bertan deitutako irakasle agregatua plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat etorriz: otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreaordearen 2008ko ekainaren 23ko Erabakiaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoenerako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, guzti horiek kontuan hartuta,

Errektoreak ebatzi du Jose Ignacio García Fernández jauna, 29.150.012-L NAN zenbakiduna, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea; Kodea: AGC8L1-D00109-11;Jakintza arloa: «Portaera Zientziaren Metodologia». Saila: «Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia». Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Donostia. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko lanak: «Datuen Analisia eta Diseinuak: Metodo Ez-esperimentala».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiak 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasleen errektoreordetzari, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko administrazio auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunetik zenbatuko dira.

Leioa, 2012ko otsailaren 20a.

Errektorea.

Eginkizunak Eskuordetuta (2011-02-25ko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA),

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala