Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1227

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 16koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2011-2012 ikasturteko deialdia ebazten da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deia egin zen ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2010-2011 ikasturtean.

Agindu horren 7. artikuluan ezartzen denez, agindu berean ezarritako irizpideak erabiliz, Eskolatzeko Lurralde Batzordeek baloratuko dute, Berritzegune eskudunaren laguntzaz, aurkeztutako programa kulturartekotasuna lantzeko egokia den eta koordinatzailearen identitatearen baldintzak betetzen diren; halaber, hizkuntza indartzeko laguntza-eskaerak aztertu eta baloratuko dituzte.

Eskolatzeko Lurralde Batzordeek egindako proposamenak azterturik, eta aurkeztutako eskabide-espedienteak ikusirik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.

Bigarrena.- II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, kulturartekotasuna sustatzeko programak landu, zuzendu eta kudeatzeko. Izan ere, lehen hezkuntzan eta/edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan hezkuntza-itunak dituzten ikastetxeak dira eta 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen matrikulan etorkinak % 20koa baino handiagoa da.

Hirugarrena.- III. eranskinean zehaztutako ikastetxeei diru-laguntza ukatzea, kasuan kasurako aipatzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.- Eskatutakoaren arabera eman dira diru-laguntzak, aginduan aurreikusitako gehienezko diru-kopururik gainditu barik eta benetan justifikatutako diru-kopurua baino gehiago eman barik.

Bosgarrena.- Bi epetan ordainduko da:

a) Onuradun bakoitzari dagokion balioaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, eta esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan egingo da.

b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2012ko irailaren 14ko 14:00ak baino lehenago jaso beharko da, diru-laguntza likidatzeko. Diru-laguntzaren guztikoak ezin izango du ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere. Lehenengo ordainketaren kopurua kenduko zaio eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 16a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala