Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1228

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 17koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdira zuzendutako diru-kopurua aldatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduak (azaroaren 10eko EHAA), ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldi laburrak egiteko laguntzetarako deialdia deitu zuen.

Agindu horren 2. artikuluari jarraituz, araututako laguntzak finantzatzeko 200.000 euro erabiliko dira 2012. ekitaldian. Nolanahi ere, kopuru hori eguneratzea gerta daiteke, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kreditu-lotura edo aurrekontu-aldaketen bitartez. Baldin eta aurrekontu-aldaketen ondorioz aipatutako kopurua gehitzea gertatzen bada, hori jendaurrean jakinarazi beharko da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2011ko urriaren 18ko Aginduko 2. artikulua bete dadin, hauxe.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoa aldatzea, zenbateko horri 90.000 euro gehituz.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAA-n argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 17a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.


Azterketa dokumentala