Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1230

AGINDUA, 2012ko martxoaren 8koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntza programa arautzen duen 2011ko uztailaren 13ko Agindua aldatzen da.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduak, 2011ko uztailaren 26ko 141. zenbakiko EHAAn argitaratu zenak, Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa arautzen du.

Laguntza-programa aplikatzeak agerian jarri du agindu arautzaile horren 2. artikuluaren erredakzioa hobetu behar dela, erakunde onuradunei buruzkoa, nola eta udal enpresa-entitate publikoak Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntzen entitate onuradun gisa sartuz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduak araututako laguntzak, alegia.

Horregatik guztiagatik, aipatutako artikulua aldatu egin da.

Horren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskadiko turismo lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 13ko Aginduaren 3. artikuluko 1. paragrafoa aldatu da (2011ko uztailaren 26ko 141. zenbakiko EHAAn argitaratuta), eta honela geratu da idatzita:

3. artikulua.– Entitate onuradunak.

3.1.– Agindu honetan araututako laguntzak eskatu ahal izango dituzte EAEn kokatutako udalek, udal-sozietate publikoek, udal enpresa-entitate publikoek, koadrilek eta mankomunitateek, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziek, landa-garapenerako elkarteek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere Euskadin kokatuta badaude eta horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada.

AZKEN XEDAPENAK

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 8a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala