Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1231

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 9koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan araututako diru-laguntzei dagokienez, 2011ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzen da. Aipatutako aginduaren bidez, Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei Ebazpenaren berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren 13. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak,

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan, eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2010eko urriaren 26ko eta 2011ko uztailaren 27ko Ebazpenetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2010eko eta 2011ko ekitaldietan, onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea Merkataritzako zuzendariaren Ebazpenaren arabera (honekin batera doan zerrendako kideei jakinarazi zaie erabaki horren berri). Aipatutako Agindu horretan arautu ziren Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoetarako sustatzera bideraturiko laguntzak, eta deialdiak aipatu Ebazpenen bidez egin ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 9a.

Merkataritzako zuzendaria,

MIREN MAITE VALMASEDA MOCOROA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala